martes, 11 de noviembre de 2008

iLaRgIrIk Ez BaLegO

Mareak lehen kaltetuak. Izan ere, Ilargiak Lurrean dituen eragin nabarmenetarikoak itsasgorak eta itsasbeherak dira. Eta Ilargirik ez balego, marearik ere ez litzateke egongo? Bada bai, egongo lirateke, baina beste era batekoak.

Ez Lurrak eta ez Ilargiak errotazio-mugimendurik ez balute eta Eguzkiak mareen sorkuntzan eraginik ez balu, ozeanoaren itsasgoretariko bat Ilargiaren eta Lurraren artean egongo litzateke; bestea, aldiz, Ilargiaren kontrara dagoen Lurreko aldean.

Ilargitik gertuen dagoen itsasgora gerturatzen saiatzen da; urrutien dagoena, berriz, urruntzen. Ondorioz, itsasgorak mendebalderantz jotzen dute; hori egitean, kontinenteekin eta uharteekin egiten dute topo. Lur-masa horiek, errotazioaren eraginez, ekialderantz egiten ari direnez, errotazioa bera moteldu egiten da.

Ilargirik gabeko Lurraren beste ezaugarrietako bat haizea izango litzateke, gaur egungoa baino askoz ere haize indartsua

goa. Izan ere, zenbat eta errotazio-abiadura handiagoa, planetetan haize gehiago ibiltzen da. Jupiterren, adibidez, hori oso nabarmena da. Jupiterrek
10 ordutik behin itzuli bat egiten du.

martes, 4 de noviembre de 2008